Aurten ere, 2-3 urteko txikiekin Agoizko Suhiltzaileen Parkean urtero egiten dugun bisitaz gozatzeko aukera izan genuen. Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiegu parkeko suhiltzaileei, bereziki Oier eta Iñigori, ateak ireki eta goiz bat gure ondoan pasatzeagatik.
Hasieratik izugarri gozatu genuen, arropak, kaskoak, walkiak… janzten eta erabiltzen, baina emozio handieneko unea parkeko kamioiak eta ibilgailu ezberdinak ikustera irten ginenean iritsi zen: kamioiak, motordun txalupak, 4×4 ibilgailuak eta furgonetak medikalizatuak… Emozioz beteriko goiza bizi genuen, erraz ahaztuko ez duguna.
Eskerrik asko Oier eta Iñigo gurekin goiz berezi bat partekatzeagatik.