Jangoitz proiektuaren barruan, lehen haurtzarorako elikadura zerbitzu osasungarri, orekatua eta egokia eskaintzeko lan egin dugu. Hezkuntza taldearentzat janaria Haur Eskolako beste hezkuntza-jarduera bat da; horregatik, duela hilabete batzuk Taupadak hezkuntza baratzearen proiektuarekin hasi ginen lanean. 2-3 urteko haurrekin lan egin ondoren, gaur baratzera irten gara Angelita sukaldeko arduradunarekin, gure lehen letxugak jaso, sukaldera eraman, garbitu eta jantokian jateko. Oso jarduera osasungarria izan da eta asko ikasi eta gozatu dugu.