Aspalditik pentsatzen ari ginen nola egin Agoizko Haur Eskolan hezkuntza-baratze txiki bat izateko. Hezkuntza-taldean eztabaidatu eta planteatu ondoren, azkenean lortu dugu. Baratze horretan, gure haurrek marrubiak, letxugak, tomateak eta berenjenak ereiteko, ureztatzeko eta biltzeko aukera izango dute.
Irati Mankomunitateari eskerrak eman nahi dizkiogu proiektu honetan konpostajearekin laguntzeagatik eta Reparazeari martxan jartzeko aholkularitza eta laguntzagatik.Espero dugu proiektu honek ibilbide luzea izatea eta urte askoz gure hazkuntzan laguntzea.
