Eguneroko hamaiketakoak sasoiko frutak dira, eta jaietako askariak aldatuko ditugu, sasoiko fruta eta barazki-tortilla oinarri hartuta. Gainera, lan horrekin batera, lan pedagogikoa egiten ari gara hezkuntza-taldean. Bazkaltzeko unea zaintzen da: talde txikiekin, banakako erritmoa entzun eta errespetatzea eta espazio seguruak sortzea.
Agoitzen aldeko apustua funtsezkoa izan da proiektu honetan, eta lehentasuna eman zaio tokiko saltokietan erosteari eta, horrela, zirkulazio eta aliantza ekonomikoa sustatzeari. Ildo horretan, Reparazea (barazkiak eta frutak), Hns Latasa eta Migueliz harategiak, Baztan arrandegia eta Panera (ogi ekologikoa). Gainera, Pirinekiren laguntza izango dugu jogurtak edukitzeko eta Ekoalde produktu lehorrak eta elikagai ekologikoak hornitzeko. Hauek izan dira posible egiten duten agenteak.