Ostiralean Kanpondoako Kirol Guneko igerilekuan gozatzeko aukera izan genuen. Goiza Haur Eskolatik tipi tapa hasita, oinez igerilekura iritsi arte, txoko bakoitza behatuz eta gozatuz. Bi tokiak bereizten dituen bide polita egin ondoren, Kanpondoako sarreraraino iritsi ginen. Denok prest egon ginenean, belar gunera sartu, gauzak utzi, uretako materialak atera eta azkenik igerilekuan lagunekin gozatzeko aukera izan genuen. Goizari bukaera eder bat emateko, bazkaria bertan egin genuen, bazkaldu eta gero, poliki-poliki Haur Eskolaraino bueltatuz.

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiogu Kanpondoari jarduera hau egiteko prest egoteagatik.

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos.    Ver
Privacidad