Gaurkoan Kanpondoako Kirol Guneko igerilekuan gozatzeko aukera izan dugu. Goiza Haur Eskolatik tipi tapa hasi dugu, oinez igerilekura iritsi arte, txoko bakoitza behatuz eta gozatuz. Bi tokiak bereizten dituen bide polita egin ondoren, Kanpondoako sarreraraino iritsi gara. Denok prest egon garenean, belar gunera sartu garagure gauzak uzteko, uretako materialak ateratzeko eta azkenik igerilekuan lagunekin gozatzeko. Goizari bukaera eder bat emateko, bazkaria bertan egin dugu. Bazkaldu eta gero, poliki-poliki Haur Eskolaraino bueltatu gara.

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiogu Kanpondoari jarduera hau egiteko prest egoteagatik.

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos.    Ver
Privacidad