Gaurkoan Agoizko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa ikusi ahal izan dugu Nafarroa Behereko plazan. Ekitaldian zehar kalejira batzuk, balsak eta polonesa dantzatu dute. Ondoren, erraldoiak ukitzeko aukera izan dugu. Barruan sartu eta zeintzuk gustatzen zitzaizkigun eta festetan txupetea emango genienei buruz hitz egin dugu. Eskolara itzuli aurretik taldeko argazki bat egin dugu erraldoi guztiekin batera.

Haur Eskolatik eskerrak eman nahi dizkiogu Agoizko Konpartsari pozez beteriko goiza eskaintzeagatik.
Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos.    Ver
Privacidad