Aste honetan asko gozatu dugu Basabere Baserri Eskolaren bisitarekin. Eskola barruan ez genuen inoiz horrelako jarduerarik antolatu, eta egia esan, bai Taupadaken taldeak bai txikiak animaliei buruzko gauza asko ikasteko aukera izan dugu, betiere errespetuz eta maitasunez.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Aneri, Basabereko arduradunari, Haur Eskolako haur guztiekin izan zuen hurbiltasunagatik, adeitasunagatik eta tratuagatik.