Datorren ostiralean, apirilak 12, arratsaldeko 17:00etan “Argi, Aurkitzeke dagoen mundua” erakusketa inauguratuko dugu.
Haur Eskolako hezitzaile taldeak antolatutako erakusketa da, argi beltza edo argi ultramorea eta haurrengan duen eraginari buruzko ikerketa-prozesu baten ondorioa da. Erakusketan interesa duen orok ikerketa lanean egindako argazki sekuentziak, ikus-entzunezko bat eta hainbat material manipulatzeko aukera izango du. Kamiseta zuri batekin bisita egitera gonbidatzen zaituztegu, esperientzia paregabe bat bizitzeko
Erakusketa apirilaren 12tik 25era egongo da ikusgai 17:00-19:00 ordutegian, asteartetik larunbatera.
