San Migel Ikastetxe Publikoaren ikasturtearen amaierarekin batera, Haur Eskolatik bertara joaten gara txikiek datorren urtean abentura berria hasiko duten espazioa ikusi ahal izateko. Eskolaren atean, ikusten dugun lehenengo gauza inguratzen gaituen espazioa, patiotik eraikineraino, tamaina ikaragarri handiak dira, gainera, eskailera erraldoiak dituzte… Lehenengo inpresioa barneratu ondoren, pixkanaka-pixkanaka ikastetxeko hezitzaile- eta zuzendaritza-taldeak lagunduta, datorren urtean 2-3 urteko gure txikiek gozatu ahal izango duten gelaraino joaten gara.
Agoizko San Miguel Ikastetxe Publikoko zuzendaritzari eskerrak eman nahi dizkiogu, aurten ere ateak irekitzegatik eta “La Escuela de los mayores” bestelako goiz batez gozatu ahal izateko prest egoteagatik. Eskerrik asko Lorea eta Idoia egindako harreragatik.