Zertarako psikomotrizitatea Haur Eskolan?

Psikomotrizitateak haurraren integraltasunari eskaintzen dion begirada gure eguneroko hezkuntza praktika indartzen eta hobetzen duelako. Lan honek eragin zuzena du haurraren garapenean, eskolako dinamikan eta familiaren bizitzan.
Hezkuntza profesionalak bezala, jakin badakigu 0-3 urte bitarteko haurrek mugimenduaren bitartez adierazten dituztela beraien nahi, behar, ezinegon, emozio, bizipen… Guk ahalbidetu ditzazkegu hainbat alor mugimendu libretik baino hauek indartzeko eta ez ahanzteko ezinbestekoa da praktika hau profesional baten esku eskaintzea. Horregatik Hemen Naiz proiektua kudeatzen duen psikomotrizista Nahikari Mina Vianarekin elkarlana sustatzen dugu.

Lanaren indarra

Psikomotrizitate saioetan egiten den lanari esker, egunerokoan birpentsatu, antolatu eta behatu ditzakegu hezitzaileak gelan egiten dituen esku-hartzeak. Horrez gain, Haur Eskolarekin lan egiten duten eragile profesional guztientzako lan-tresna gisa balio duen sare handi bat osatzeko aukera ere eman digu.

“Aukera paregabea izaten ari da Nahikarirekin batera lan egitea. Bere begirada berezia da, ezberdina, sentikortasun handikoa eta indibiduala. Honek gure eguneroko zaratatik ateratzeko aukera eskaini eta gure proiektuari indarra ematen dio”.

– Garazi Labiano. Zuzendarikidea eta kudeatzaile pedagogikoa  –

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos.    Ver
Privacidad