Gaurkoan Agoizko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa ikusi ahal izan dugu Eliza ondoko belardian. Entseguan zehar kalejira bat, balsak eta polonesa ikusi ahal izan ditugu. Asko poztu gara erraldoiak ukitzeaz eta hauen barruan sartzeaz Eskolara itzuli aurretik, taldeko argazki bat ateratzeko aukera izan dugu.
Haur Eskolatik eskerrak eman nahi dizkiogu Agoizko Konpartsari pozez beteriko goiza eskaintzeagatik.
.