Musika izan da protagonista nagusia aste honetan Agoizko Haur Eskolan, Agoizko UMAFYko gitarra taldearen lankidetzari esker. Gabon kantak, euskaraz zein gaztelaniaz entzuteko aukera izan genuen. Esperientzia, berriz ere, poz handia sortu zuen txikienen artean, eta ez hain txikien artean ere, erritmoz beteriko jardueraz gozatu baitzuten.
Haur Eskolatik, beste behin ere, oso positiboki baloratzen dugu bisita, herriko taldeekin lankidetzan aritzearen garrantzia azpimarratuz, beste behin, kultura hezkuntza komunitate osora hurbilduko duten ekimenen alde eginez.