2025-2026 ikasturtetik aurrera, pantailarik gabeko gunea da Agoizko Haur Eskola. Erabaki hori hezkuntza-taldeak hartu du, haurrek egunerokotasunean pantailei ematen dieten erabilera eta hori garatzean sortzen ari diren atzerapenak aztertu ondoren.
Gainera, haur eskolak indar berezia jarriko du alternatiobak eskaintzeko eta jolasguneak sortzeko txikienentzat: ERA txokoan tailerrekin jarraituz, ipuin kontaketak eginez…
Halaber, saio bat egingo da mankomunitateko haurtzaroko prebentzio-saretik pantailen erabilerari buruz egin den dekalogoa azaltzeko.
Haur Eskola barruan debekatuta egongo dira gailu digital guztiak erabiltzea, bai haurrentzat, bai helduentzat. Zuzendaritza gelan bakarrik erabili ahal izango dira gailu horiek.