Harrera-aldia deitzen diogu haurrek eta beren familiek Haur Eskolarekin duten lehenengo hartu-emanari, une berezi horri, zehazki. Haurra atxikimendua ematen dioten pertsonengandik banatzen den lehen aldia izaten da eta modu errespetagarrian garatu dadin haurren erritmo partikularrari erreparatu behar zaio. Horretarako garrantzitsua da oso, denboraren mugarik gabeko aldia dela errespetatzea.

Haur bakoitza ezberdina da, alderatu eta epaitu beharrik gabe. Optimismoz eta konfidantzaz ekin behar diogu une honi.

Horregatik egiten dugu bere erreferenteak (ama, aita, aitona, amona, osaba, izeba…) etengabe laguntzeko apustua. Gurekin batera, gelan, egunerokotasunean parte hartuz. Atxikimendu-irudiak segurtasuna ematen dio haurrari, eta segurtasun horretatik hasiko dira eskolan eskaintzen zaien mundu berria aztertzen eta ezagutzen. Laguntza horren bidez, haurra lasai dago, ikertu dezake, objektu berriak aurkitu eta hezitzailearengana hurbildu.

Lehenengo hilabeteetan denok behar dugu sosteguna, umeetatik hasita, familiak eta hezkuntza ekipoa jarraituz. Arreta, denbora eta pazientzia handia eskatzen duen unea da. Agoizko Haur Eskolan harrera aldi hau ahalik eta beroena eta zintzoena egiten saiatzen gara, eta, beraz, ikasgelan giroak errespetuzkoa eta lasaia izateko ahaleginan bertan gauden helduak ahots baxuan eta behar denean bakarrik hitz eginez aritzen gara.

Harrera-denborak negarrari oso lotuta daude. Baina haur batzuek ez dute negarrik egiten. Bakoitzak bere erara egiten dio aurre: batzuk beldurtuta zokoratzen dira, beste batzuk oldarkortasunaren bidez emozioak adierazten dituzte, haur batzuek alde egiteko moduak bilatzen dituzte (atean aulki bat jarriz…) edo gaixo jartzen dira. Une zailak, gogorrak, konplexuak dira, gure ulermena, pazientzia, emozioak eta oroitzapenak jokoan jartzen dituztenak.

Baina, nola ulertzen dugu lehen bereizketa hau eta sortzen duen emozio-sumendia? Azpimarratu nahi dugu haurrak, ondoeza erakusten dutenean, ez dutela azalaratzen apetatsuak, baimenduak edo nostalgikoak direlako. Atxikimendu-figura galtzeko beldurraz ari dira; izan ere, figura hori agertu eta desagertu egiten da, eta kezka eta antsietate handia sortzen die haurrei.

Gure eginkizuna da haurraren negarrari eta sentimenduari enpatiatik laguntzea. Kontuan hartuta haur batzuk besoetan hartzerik nahi ez dutela eta haurrari negarra mozteko trikimailuak ez direla enpatiatik sortutako jarrerak.

Hona hemen Haur Eskolako familia batzuen argazkiak familien txokoan. Espazio seguru bat da, harrera garaiari buruzko sentimenduak, kezkak eta zalantzak partekatzeko, askotan eskolako profesionalek lagunduta, eta beti pastekin, zukuekin, kafeekin, infusioekin eta frutarekin gozatzeko.
Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos.    Ver
Privacidad