San Migel Ikastetxe Publikoaren ikasturtearen amaierarekin batera, Haur Eskolatik bertara joaten gara txikiek datorren urtean abentura berria hasiko duten espazioa ikusi ahal izateko. Lehenengo inpresioa barneratu ondoren, pixkanaka-pixkanaka ikastetxeko hezitzaile- eta zuzendaritza-taldeak lagunduta, datorren urtean 2-3 urteko gure txikiek gozatu ahal izango duten gelaraino joaten gara. Taldea bitan banatu ondoren, batzuk patioan jolasten gelditu dira. Besteak berriz, hurrengo urteko gelan jolasteko eta esperimentatzeko aukera izan dute.
Agoizko San Miguel Ikastetxe Publikoko zuzendaritzari eskerrak eman nahi dizkiogu, aurten ere ateak irekitzegatik eta “La Escuela de los mayores” bestelako goiz batez gozatu ahal izateko prest egoteagatik. Eskerrik asko Lorea egindako harreragatik.